viernes, 22 de octubre de 2010

ONDO ETORRIAK!


Kaixo,
luzaroan gure familiako ganadutegia erakusteko blog bat sortzeko asmoagaz ibili eta gero, topau dogu momentua horretan hasteko.

Guk Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako zaldi eta behorrak hazten doguz. Arraza hau betiko bertoko mendiko zaldiaren (pottoka) eboluziono bat da.

Hobekuntza hau, batez be, okela produzitzera bideratzeagatik izan da eta Frantziako eta Nafarroako arraza astuneko zaldiakaz egindakoa da. Gaur egunean galtzeko zorian dagoen abere mota bat izanik.

Gure zaldiak Mungia, Bakio eta Arrietako herrietako landatan ikusi leitekez, guztira 40 bat Hektarea erabiltzen doguzala. Urte osoan dabiltza pastuen, negu ta uda, gure eguraldira ondo moldatutako abere gogorrak dira eta.

Urtero, zaldikumeak udabarrian jaioten dira eta negurantza saltzen doguz. Honeen urtenbideak honexek izaten dira:

- Normalean, okelarako. Gehienak salmenta zuzenaren bitartez saltzen doguz.
- Behorka batzuk etxerako, umetarako.
- Ostantzeko behorkak bizitarako saltzen ahalegintzen gara.

Zaldietaz aparte, poniak be ba daukaguz eta oraintsu ahuntz azpizuriak jartzen hasi gara, galtzekotan dagoen bertoko ahuntz mota bat da eta.

Apurka apurka, joango gara argazkiak eta informazinoa sartzen. Ia zuen gustukoa dan.