martes, 13 de marzo de 2012

Moxal okela eta on egin!


Biguna eta jateko goxua. Txerri edo behi okela baino osasungarriagoa; koipe gutxiago eta proteina gehiagoarekin, horien artean, Bitamina B eta Omega 3. Hauek dira moxal haragiaren ezaugarriak, adituen iritziz. Bihar zaldien familiako animalia honen okela jaun eta jabe izango da Oñatin. Sabelak ondo bete eta eztarriak bustitzeko aukera izango dute Herriko plazara 18.30etik aurrera hurbilduko diren guztiak.
Gipuzkoako Mendiko Zaldien elkarteak (GIMEBEL) antolatuta, Udalaren laguntzarekin, Moxal eguna ospatuko da bihar Inauteri giroa aprobetxatuz. Ekimen honen helburu nagusiak bertakoa den produktua ezagutzera ematea eta okel mota hau jateko kultura zabaltzea dira. Izan ere, behiena baino "merkeagoa" ere bada.

Herriko behorzale batzuk Atzeko kalean dagoenen Nekazarien elkartean.
Oñati Gipuzkoan behor gehien dagoen herrietakoa bat da, hala eta guztiz ere, "ez dago okela hau kon-tsumitzeko ohiturarik, ezta merkaturik ere", azpimarratu zuen herriko behorzale eta GIMEBELeko kide den, Mikel Igartuak.
"Moxal oso bat eskainiko dugu, zati bat gisatuta eta bestea xerretan", zehaztu zuen Igartuak. Hau dena goxo-goxo sutan prestatzeaz Atzeko kalean dagoen Nekazarien elkartekoak arduratuko dira. Egoitza horretan ohituta daude zaldien okela jatera, "urtero 140 bat lagunentzako bazkaria egiten baitugu", gogoratu zuen Joxemari Zubiak, Gure Lekuk. Sukaldari fin hau, beste batzuekin batera, buru belarri ibiliko da sutegi artean larunbat goizean. "Saltsa egiteko erabiltzen diren produktuak beste gisatuen aldean desberdinak dira; sagarrak, piperrak, pikantea... botatzen diogu moxal okelari", zehaztu zuen Zubiak.
Edateko ere egongo da, "Upaingo txakolina, ardoa eta herriko sagardoa; pintxo-pote erara hartzeko, hau da, euro baten truke edaria eta pintxoa", azaldu zuen Igartuak.
herriko lau harategietan
Erosteko aukera
Oñatin 50 bat behorzale daude -horietatik kopuru handi bat GIMEBELeko bazkideak dira- eta guztion artean 450 bat buru dituzte. Euren asmoa herrian moxal okelaren kon-tsumoa sustatzea da. "Gehienak handizkariren bati saltzen diogu haragaia, eta beste gutxi batzuk Ermuko harategi bati. Bera da, gaur egun moxal okela saldu eta gertuen daukagun harategia. Arrasaten eta Bergaran baziren okela hau eskaintzen zuten harategiak baina itxi egin ziren", aipatu zuen Igartuak.
Beraz, promozionatzeko bide horretan, Oñatiko behorzaleek herriko harategiekin harremanetan jarri dute eta horietako lauk saltzeko konpromisoa hartu dute. Aurreikuspenen arabera, datorren astetik aurrera nahi dutenek Tarsicio, Odriozola, Garai eta Antton harategietan erosi ahal izango dute okel mota hau.
Behor kopuruak gora egin du, agian behiak haztea baino erosoagoa baita. Dena den, hortan aritzeko erabiltzen diren baliabideak garestitzen joaten diren heinean, lehengo preziotan saltzen dute. "Irabazien marjinak asko murriztu dira", nabarmendu zuten behorzaleek. Lehen sektorea aurrera jarraitzeko lan handia egiten ari da.



http://www.noticiasdegipuzkoa.com/
Con retraso, pero hemos encontrado esta noticia de promoción de la carne de potro. Vuelven a destacar lo sana que es y su mejor precio frente a otras carnes, lo cual es muy importante en estos tiempos.


Okela mota hau jateko ohitura sustatzeko dastaketa egingo dute bihar Oñatin
Oñati, Anabel Dominguez - Viernes, 17 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:27h

No hay comentarios:

Publicar un comentario